viernes, 22 de febrero de 2013

SAN BLAS OPILA


OSAGAIAK:

-Irina.
-Azukrea.
-Limoia
-Arrautzak
-Royal legamia
-Anisa
-Gurina

PAUSOAK:

1.-Bol batean 4 arrautza oso eta 2 gorringoa jarri.

2.-Bi zuringoak gorde.

3.-Osagai guztiak gehitu, glas-azukrea izan ezik eta ondo nahastu.

4.-Orea mahai gainean jarri.

5.-Bakoitzak ore zati bat hartu eta mahai gainean nahastu.

6.-Bakoitzak orearekin bere bola egin eta bi orduz erreposatzen utzi.

7.-Bola bakoitza bakoitza arrabolarekin zapaldu eta zentimetro erdiko opiltxoa egin.

8.-Opiltxoei puntatxoak atera inguruan.

9.-Labean sartu 175-200 gradutan eta 15-20 minututara atera.

10.-Gordetako bi zuringoak elur puntuan jarri.

11.-Glass azukrea eta 5 tanta limoi ur gehitu elur-puntuari eta ondo nahastu.

12.-Espatula batez opiltxoetan zabaldu azken nahasketa.

13.-Lehortzen utzi eta jateko prest!!!!



viernes, 8 de febrero de 2013

Patatak saltsa berdean



OSAGAIAK:

-Patatak
-Olioa
-Baratxuria
-Perexila
-Tipula
-Gatza

PAUSOAK:

1.- Patatak zuritu, garbitu, apur bat lehortu eta xerretan moztu.

2.- Tipula zuritu, garbitu eta txikitu.

3.- Baratxuriak zuritu eta txikitu.

4.- Perexila garbitu eta txikitu.

5.- Olioa kazola batean berotu.

6.- Baratxuria eta kipula frijitu.

7.- Eginda daudenean patatak gehitu eta minutu batzuz bertan mugitu.

8.- Ura irakiten jarri.

9.- Ura patatekin isuri.

10.-Gatza gehitu.

11.- Ia eginda daudenean perexila gainetik bota.

12.-Platerera atera eta JAN!!!

viernes, 1 de febrero de 2013

TXOKOLATEZKO KROASANAK

Osagaiak:
-Hostorea
-Arrautza
-Nutella

Pausoak:
-Hostorea zabaldu.
-Hostorea 8 triangelu berdinetan moztu.
- Erdian txokolatea jarri.
- Alde  zabaletik orea bildu.
- Muturrak gorantz tolestu.
-Arrautza irabiatu.
-Kroasanak arrautzarekin margotu.
-Labean sartu 180ºtan 5-10 minutuz.
-Labetik atera eta hozten direnean jan!!!!