martes, 10 de diciembre de 2013

Patatak saltsa berdean

OSAGAIAK:

Patatak
Berakatzak
Ilarrak
Perrexila
Olioa
Gatza


PAUSOAK:

1.- Patatak zuritu eta zatitu. Ondoren, uraz garbitu.
2.- Berakatzak zuritu eta zatitu.
3.- Perexila garbitu eta zatitu.
4.- Ilarrei ura kendu.
5.- Lapikoan olioa bota.
6.- Olioan berakatzak frijitu.
7.- Perexila gehitu.
8.- Ondoren patatak bota eta apur bat frijitu.
9.- Ilarrak bota.
10.- Ura eta gatza gehitu. Ondo irabiatu.
11.- Lapikoa itxi eta 15 minutuz itxaron.
12.- Sua amatatu eta lapikoa zabaldu. PATATAK PREST DAUDE!!!

martes, 26 de noviembre de 2013

LEKAK PATATA ETA AZENAHORIOEKIN

OSAGAIAK:
- AZENAHORIOAK
- PATATAK
- LEKAK
- GATZA ETA OLIOA

PAUSOAK:
1.- Lapikoan ura irakiten jarri.
2.- Patatak eta azenahorioak zuritu.
3.- Lekak zatitu.
4.- Barazki guztiak lapikora bota.
5.- gatz eta olio apur bat gehitu.
6.- Lapikoa itxi eta 20 minutuz utzi egozten.
7.- Sua amatatu eta lapikoa utzi hoztu arte.
8.- Lapikoa zabaldu eta lekak prest daude.

martes, 19 de noviembre de 2013

GARBANTZUAK TXORIZOAREKIN

OSAGAIAK:
- GARBANTZUAK
- OLIOA
- TXORIZOA
- PORRUAK
- AZENARIOAK
- PATATAK
- GATZA

PAUSOAK:
1.- Aurreko gauean garbantzuak uretan jarri.
2.- Barazkiak, zuritu, zatitu eta garbitu.
3.- Txorizoa zatitu.
4.- Lapikoan ura jarri eta suan jarri..
5.- Garbantzuei ura kendu eta lapikora bota.
6.- Barazkiak eta txorizoa lapikora bota.
7.- Gatz eta olio apur bat gehitu.
8.- Irakiten hasi denean lapikoa itxi.
9.- 40 minutuz itxaron eta sua amatatu.
10.- Lapikoa hozten denean, zabaldu eta prest daude bazkaltzeko. ON EGIN!!!


martes, 12 de noviembre de 2013

ENPANADILAK

OSAGAIAK:
- Arrautzak
- Tomate frijitua
- Atuna
- Obleak
- Olioa

PAUSOAK:
1.- Ura irakiten jarri, arrautzak egosteko 10 minutuz.
2.- Atun latak zabaldu eta olioa kendu.
3.- Arrautzak zuritu eta txikitu.
4.- Tomatea zabaldu.  tomatea, arrautzak eta atuna ondo nahastu.
5.-  Oblea paketea zabaldu eta mahai gainean banan-banan zabaldu.
6.- Oblea bakoitzaren gainean, nahasketaren goilarakada bat bota.
7.- Oblea bakoitza erditik dolestu eta sardezka batekin ertzak zapaldu.
8.- Olioa berotzen jarri sartagin batean.
9.- Enpanadilak frijitu.
10.- Bandejara atera eta on egin!!!!!



martes, 5 de noviembre de 2013

PATATA ENTSALADA

OSAGAIAK:
- Ilarrak
- Atuna
- Arrautzak
- Olibak
- Patatak
- Mahonesa
- Azenarioak

PAUSOAK:

1.- Ura  irakiten jarri.
2.- Arrautzak, patatak eta azenarioak egosten ipini. Patatak 20 minutuz  egosi, baina arrautzak eta azenarioak 10 minutuz bakarrik.
3.- Egosita daudenean ura kendu eta hozten utzi. Jarraian, elikagai guztiak zuritu eta zatitu.
4.- Ilar lata zabaldu eta ura kendu.
5.- oliba lata zabaldu, ura kendu eta zatitu.
6.- Atun latak zabaldu eta olioa kendu.
7.- Dena bandeja batean  nahastu  eta mahonesa gehitu.
8.- ON EGIN!!!


martes, 22 de octubre de 2013

Barazki purea

OSAGAIAK:
- Azenahorioak
- Patatak
- Kalabazina
- Porruak
- Ziazerbak

PAUSOAK:
1.- Barazkiak urez garbitu eta zatitu.
2.- Lapikoa urez bete.
3.- Ura irakiten jarri.
4.- Barazkiak lapikoan bota.
5.- Lapikoa itxi,  sua suabeago jarri eta 10 minutu itxaron.
6.- Lapikoa zabaldu.
7.- Gatza eta olioa gehitu.
8.- Dena  batidoraz txikitu.
9.- Plateretan banatu  eta jan



martes, 1 de octubre de 2013

Makarroiak saltxitxekin

OSAGAIAK:
- MAKARROIAK
- OLIOA
- GATZA
- SALTXITXAK
- TOMATE FRIJITUA

PAUSOAK:

1.- Ura irakiten jarri.
2.- Ura irakiten dagoenean makarroiak bota eta 8-10 minutuz itxaron.
3.- Makarroiei ura kendu.
4.- Saltxitxak zatitu eta oliotan frijitu.
5.- Sartaginean tomatea bota.
6.- Azkenik tomatea eta makarroiak nahastu.
7.- ON EGIN!!!



viernes, 7 de junio de 2013

FLANA

OSAGAIAK:

- ARRAULTZAK
- AZUKREA
- ESNEA


PAUSOAK:

1.- Ontzi batean azukrea ur apur batekin berotzen ipini  su suabe-suabean,
etengabe eragiten diogun bitartean.

2.- Karamelua eginda dagoenean flana egingo dugun ontzian zabaldu eta hotzitzen utzi.

3.- Beste ontzi batean esnea epeltzen ipini.

4.- Bien bitartean arrautzak irabiatu azukrea eta esne apur batekin.

5.- Karamelua dugun ontzira bota  irabiatu ditugun arrautzak eta epeldu dugun esnea.

6.- Labean sartu maria bainuan eta 15 minutura labetik atera eta jateko prest daukagu.,,






lunes, 3 de junio de 2013

ESPAGETIAK

Oraingo honetan espageti batzuk prestatu ditugu txanpiekin eta tomate saltsan. Oso errezak dira egiteko. Animatu eta probatu!!!






viernes, 17 de mayo de 2013

Arrautza egosiak tomate saltsan


OSAGAIAK:

Arrautzak
gatza
Olioa
Tomatea
Berakatza
Kipula
Azenarioak


PAUSOAK:

1.- Lapiko batean ura irakiten jarri.
2.- Arrautzak egosi 10 minutuz.
3.- Bien bitartean azenarioa garbitu zuritu eta zatitu.
4.-Kipula  eta berakatza zuritu eta zatitu.
5.-Zartagina olio apur batekin sutan ipini.
6.-Behin olioa berotuta kipula, berakatza eta azenarioa zartaginera bota.
7.- Ostean, tomatea gehitu eta 15 bat minutuz egiten utzi.
8.- Ikusiz gero lar lodi dagoela, saltsa pasatu.
9.- Aurretik egosita ditugun arrautzei oskola kendu eta erdibitu.
10.- Arrautzak tomatetan bota eta... JATEKO PREST DITUGU!!!!!



viernes, 3 de mayo de 2013

lunes, 29 de abril de 2013

Banana tarta.

Aste honetan banana tarta egin dugu, zuek etxean egin nahi baduzue, ikusi hurrengo bideoa.
BENETAN GOXOA ATERA DA





viernes, 19 de abril de 2013

Arrautza beteak

OSAGAIAK:
- ARRAUTZAK
- ATUNA
- OLIBAK
- GATZA
- MAHONESA
- PIPERRAK

PAUSOAK:
1.- Lapiko batean arrautzak egosten ipini gatz apur batekin.
2.-10 minutuz egosten eduki.
3.- Hotzituta daudenean oskola kendu.
4.-Arrautzak erdibitu eta gorringoa kendu.
5.-Piperrak, olibak, atuna eta gorringoa txikitu.
6.- Bol batean, aurreko nahasketa horri mahonesa gehitu.
7.- Nahasketa horrekin arrautza zuringo egosiak bete.
8.- Ostean, piper gorri batekin apaindu arrautza bakoitza.
9.- Eta jateko prest!!!!



viernes, 15 de marzo de 2013

KROKETAK

OSAGAIAK:
Ogi birrindua
ArrautzakIrina
Esnea
Gurina
Olioa
Gatza
Permila



PAUSOAK:

1.-Gurina lapiko batean berotzen jarri.

2.-Irina gehitu eta oso ondo eragin.

3.-Esnea apurka-apurka gehitu eragiten den bitartean.
4.-Pernila txikitu.

 5.-Oreari pernila gehitu.

6.-Gatza bota.

7.- Orea eraginda dagoenean erretilu batean zabaldu.











8.-Orea filmareakin estali eta hotzitzen utzi.

9.-Orea zatitxoak hartu eta bolak egin.

10.-Egindako bolak irineztatu.

11.-Gero arrautzetatik pasatu.










12.-Azkenik ogi birrindutik pasatu.










13.- Olioa zartaginean bota eta berotu.

14.-Kroketak frigitu.

15.-Orain ...JATEKO PREST DAUDE!!!!


viernes, 8 de marzo de 2013

SAGAR TARTA

OSAGAIAK:
- Sagarra
-Esnea
-Arrautzak
-Kanela
-Azukrea
-Mermelada
-Hostorea
- Maizena

PAUSOAK:
1.- Arrautzak, irina eta azukrea nahastu.









2.- Lapiko batean esnea eta kanela berotzen jarri.










3.- Irakiten hasi baino lehen esne apur bat nahasteari gehitu eta ondo eragin.
4.- Berotzen dagoen esneari irakiten hasi baino lehen nahastea  gehitu eta eragiten jarraitu krema leuna lortu arte.










5.- Moldea olioz buzti.
6.- Hostorea moldean jarri.










7.- Hostorearen gainean krema bota.










8.- Sagarrak zuritu, garbitu eta zatitu.











9.-Sagar zatiak kremaren gainean jarri.











10.- Moldea labean sartu 200ºtan 15 minutuz.










11.- Eginda dagoenean atera eta mermelada jarri gainetik











12.- Orain...JAN!!!








viernes, 22 de febrero de 2013

SAN BLAS OPILA


OSAGAIAK:

-Irina.
-Azukrea.
-Limoia
-Arrautzak
-Royal legamia
-Anisa
-Gurina

PAUSOAK:

1.-Bol batean 4 arrautza oso eta 2 gorringoa jarri.

2.-Bi zuringoak gorde.

3.-Osagai guztiak gehitu, glas-azukrea izan ezik eta ondo nahastu.

4.-Orea mahai gainean jarri.

5.-Bakoitzak ore zati bat hartu eta mahai gainean nahastu.

6.-Bakoitzak orearekin bere bola egin eta bi orduz erreposatzen utzi.

7.-Bola bakoitza bakoitza arrabolarekin zapaldu eta zentimetro erdiko opiltxoa egin.

8.-Opiltxoei puntatxoak atera inguruan.

9.-Labean sartu 175-200 gradutan eta 15-20 minututara atera.

10.-Gordetako bi zuringoak elur puntuan jarri.

11.-Glass azukrea eta 5 tanta limoi ur gehitu elur-puntuari eta ondo nahastu.

12.-Espatula batez opiltxoetan zabaldu azken nahasketa.

13.-Lehortzen utzi eta jateko prest!!!!



viernes, 8 de febrero de 2013

Patatak saltsa berdean



OSAGAIAK:

-Patatak
-Olioa
-Baratxuria
-Perexila
-Tipula
-Gatza

PAUSOAK:

1.- Patatak zuritu, garbitu, apur bat lehortu eta xerretan moztu.

2.- Tipula zuritu, garbitu eta txikitu.

3.- Baratxuriak zuritu eta txikitu.

4.- Perexila garbitu eta txikitu.

5.- Olioa kazola batean berotu.

6.- Baratxuria eta kipula frijitu.

7.- Eginda daudenean patatak gehitu eta minutu batzuz bertan mugitu.

8.- Ura irakiten jarri.

9.- Ura patatekin isuri.

10.-Gatza gehitu.

11.- Ia eginda daudenean perexila gainetik bota.

12.-Platerera atera eta JAN!!!

viernes, 1 de febrero de 2013

TXOKOLATEZKO KROASANAK

Osagaiak:
-Hostorea
-Arrautza
-Nutella

Pausoak:
-Hostorea zabaldu.
-Hostorea 8 triangelu berdinetan moztu.
- Erdian txokolatea jarri.
- Alde  zabaletik orea bildu.
- Muturrak gorantz tolestu.
-Arrautza irabiatu.
-Kroasanak arrautzarekin margotu.
-Labean sartu 180ºtan 5-10 minutuz.
-Labetik atera eta hozten direnean jan!!!!

viernes, 18 de enero de 2013

TOFU HANBURGESA

OSAGAIAK:
- Tofu
- Baratxuria
- Gatza
- Azenarioak
- Olioa
- Arrautza
- Irina
- Kipula

PAUSOAK:

1.- Kipula zuritu, garbitu eta zatitu.
2.- Baratxuriak zuritu, garbitu eta zatitu.
3.- Azenarioak zuritu, garbitu eta zatitu.
4.- Zartaginean olioa berotu.
5.- Barazkiak frijitu.6.- Barazkiak xukatu eta katilu batean gorde.
7.- Bol batean tofua ipini eta ondo txikitu.
8.- Tofuari barazkiak eta irina gehitu.
9.- Bolatxoak egin eta  zapaldu.
10.- Zartaginean olioa bota.
11.-Hanburgesak frijitu eta... JAN!!!!!!!!!!