lunes, 5 de febrero de 2018

Ihauterietako Tostadak

Osagaiak:

Esnea
Ogia
Azukrea
Kanela-zotza
Kanela hautsak
Arrautzak
Ekilore-olioa



Errezeta:

Esnea lapiko batean sutan ipini, apurka-apurka joan daitela berotzen. Ostean, kanela-zotzak esneari bota eta azukrea gehitu. Bestalde, ogia ogi-xerretan moztu, ontzi batean jarri eta prestatutako esnearekin estali. Arrautzak irabiatu eta esnetan dauden ogi-xerrak bertatik pasatu. Zartagin batean ekilore-olioa berotzen jarri, eta tostadak frijitu. Amaitzeko tostadei kanela-hautsa eta azukrea gainetik bota.

lunes, 22 de enero de 2018

Albondigak saltsan

Osagaiak:

Haragi-txikitua
Berakatza
Perrexila
Arrautza
Kipula
Azenarioak
Irina
Ogi birrindua
Olioa
Ura


Errezeta:

Albondigak egiteko, lehenengo, berakatzak zuritu eta zati txikietan egin. Ostean perrexila garbitu eta txikitu. Ontzi batean haragi-txikitua jarri eta moztutako berakatzak eta perrexila bota. Arrautz bi irabiatu eta okelari gehitu. Azkenekoz ogi birrinduarekin den-dena nahastu esne apur batekin. Koilara baten laguntzarekin, haragi kantitate berdina hartuz, tamaina bereko bolatxoak egin. Bolatxoak, banaka-banaka, irineztatu. Zartagin batean olioa berotzen ipini eta ondoren bolatxo guztiak frijitu.


Saltsa egiteko, kipula eta azenarioak zuritu eta zatitu. Zartagin batean olioa bota eta berotzen jarri txikitutako kipula eta azenarioa frijitzeko. Frijituta dagoenean ur apur bat gehitu. Saltsa sortzeko dena irabiagailuarekin pasatu.



Lapiko zabal batean albondigak eta saltsa nahastu... eta listo!
















lunes, 8 de enero de 2018

Dilistak

Osagaiak:

dilistak
patatak 
berakatza 
porrua 
azenarioa 
kipula
piperrautsa 
ura 
gatza 
olioa


Errezeta:

Patatak, azenarioak, kipula, porrua eta berakatza zuritu, garbitu eta zatitu. Lapikoa urez bete eta barazkiak eta dilistak gehituz dena batera egosi gatza pixka batekin. Zartagin batean olio apur bat bota eta piperrautsa eta berakatzak frijitu dilista egosiei gehitzeko.


lunes, 11 de diciembre de 2017

Makarroiak tomate eta txorizoarekin

Osagaiak:

Makarroiak 
Kipula
Tomatea 
Txorizoa 
Olioa 
Gatza 


Errezeta:

Lapikoan  ura irakiten jarri gatza apur batekin eta ostean makarroiak egosi. Kipula zuritu, moztu eta frigitu. Kipulari txorizoa eta tomatea gehitu. Makarroiei ura kendu eta saltsarekin nahastu.

lunes, 27 de noviembre de 2017

Lekak urdaiazpikoarekin

Osagaiak:


Lekak
Azenarioak
Patatak
Kipula
Urdaiazpikoa
Gatza
Ura
Olioa


Errezeta:

Lekei muturrak kendu eta zatietan moztu. Azenarioak eta patatak zuritu, garbitu eta zatitu. Lapikoan lekak, azenarioak eta patatak urarekin egozten jarri, gatza eta olioa gehituz. 
Kipula zuritu eta zati txikietan moztu urdaiazpikoarekin batera. Zartagin batean, olio apur bat botaz, urdaiazpikoa eta kipula frijitu.
Lekak, patatak eta azenarioak egozita daudenean kipula eta urdaiazpiko frijitua gehitu. 











lunes, 13 de noviembre de 2017

Paella

Osagaiak:

Olioa
Gatza
Berakatza
Lekak
Piper gorria
Piper berdea
Txanpinoiak
Txorizoa
Arroza
Ura

Errezeta:

Berakatzak eta txanpinoiak zuritu eta zatitu. Ostean, piper gorria, piper berdea eta lekak garbitu eta txiki-txiki egin.  Txorizoa ere, zuritu eta zatitu. Zartaginean olio apur bat bota eta bero dagoenean berakatzak frijitzen jarri. Segiduan piper gorria, piper berdea, txanpinoiak eta lekak gehitu. Dena sueztitu eta txorizoa bota. Amaitzeko arroza eta ura aurreko guztiarekin nahastu eta su txikian mantendu.


lunes, 6 de noviembre de 2017

Patata Tortila piper gorri eta kipularekin

Osagaiak:

Patatak
Arrautzak
Olioa
Gatza
Piper gorria
Kipula



Errezeta:

Patatak eta piper gorria zuritu, garbitu eta laukietan zatitu. Kipula zuritu eta zati txiki txikitan zatitu. Zartaginean olioa bero dagoenean patatak, kipula eta piper gorria frijitu. Arrautzak ontzi batean irabiatu eta frijitutakoa gehitu. Dena gatza apur batekin nahastu. Zartaginean olio tanta bat bota eta ontzian daukaguna gaineratu, plater batekin buelta eman eta ostabere zartaginera. Berriro ere, buelta eman eta jateko prest!